Standard (EADGBE)

 Uda baten

 hasiera partean agertu zen

 hondartzatik pasieran zebilen

 itsasoa isilik begiratzen

 inork hemen

 ez zuen gizon hura ezagutzen

 baina uda horretan egunero ikusten

 herrikoa bezala bihurtu zen

 Bizarraz eta

 arropa berdinarekin jantzita

 begi ilunak baina argitsuak

 ez dakit nola baina itxura ederraz

 egunero

 hemendik hara ikusten genuen

 ezer berezirik egin gabe ere

 bere munduan sartzera gonbidatzen

eta benetan

mundu ederra

izango zela

bere barnean

bere bakean,

bakardadean

amets bakarra

bere munduan

ooh! bere munduan

ooh! amets bakarra

 eta egunak

 pasatzen ziren lasaitasunean

 irribarreak eskaintzen zizkidan

 bere mundua erakutsi nahian

 agurrik ez

 egun euritsu eta gris batean

 denak herrian ginen bitartean

 galdu egin zen itsasoan barrena

Coro x 2